Bertsoa.com - Bertso plaza digitala

Albisteak

Urtarrilaren 25erako eman behar da izena
Bertso sorta kolektiboen lehiaketa antolatu dute Araban

14/01/2010    Lehenengo aldiz Bertso sorta Kolektiboen lehiaketa antolatu du Arabako Bertsozale Elkarteak. "Bertso berriak Arabari jarriak" da lehiaketaren leloa, eta otsaila eta maiatza artean jokatuko da, Arabako Kuadrilarteko Bertso Txapelketarekin bat eginez.

 Parte hartzeko urtarrilaren 25a baino lehen eman behar da izena. Taldeak gutxienez 4 eta gehienez 15 lagunekoak izango dira. Taldekideek bi baldintza bete beharko dituzte: 15 urtetik gora edukitzea eta Arabako Kuadrilarteko Txapelketan ez parte hartzea. Izena emateko bi aukera daude. Telefono bidez egin nahi izanez gero hau da zenbakia: 945010505. Helbide elektronikoa, berriz, hau da: araba@bertsozale.com. Izena emateko taldearen izena, herria eta kontaktu bat zehaztu beharko dira.

 Behin izena emanda, otsailaren 6a baino lehen aurkeztu beharko dira sortak paperean. Gutxienez 3 eta gehienez 5 bertso idatzi beharko dira. Kanporaketako gaia "norbere herria" izango da.

 Sortak jasota, otsailaren 12rako jakinaraziko du epaimahaikoak eskualde bakoitzetik zein talde sartuko diren kanporaketetan. Kanporaketak otsailaren 19 eta martxoaren 27 bitartean jokatuko dira. Fase honetan eskualde mailako bertso-ligan kantatu beharko dira sortak. Horrez gain, lehiaketak bat egingo du bat-bateko txapelketarekin. Sailkatutako taldeei telefonoz jakinaraziko zaie noiz eta non kantatu behar duten.

 Finalerdiak apirilaren 11, 18 eta 25ean izango dira. Gaia "eskualdea" izango dute.

 Finala, berriz, maiatzaren 8an jokatuko da, Gasteizko Auzolan frontoian. "Araba" izango da gaia.

 Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.




     

Bertso onenak

Lizardi Saria
Lizardi Saria
Bertso onenak bideoan Bertso onenak bideoan

Agenda

2010-09-11, ALKIZA
Bertso-saioa
Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi Gai-jartzailea: Amaia Agirre. Ordua: 22:30

Plazaz plaza