Bertsoa.com - Bertso plaza digitala

Albisteak

Beterriko finala
Sorgin-Orratzak nagusitu dira

15/02/2010   Larunbatean jokatu zen Beterriko Txapelketako finala, Villabonako Irrintzi elkartean. Bi ordu inguruko saioa eskaini zuten bertsolariek. Aretoa goraino bete zen finala jarraitzeko (80 bat bertsozale gerturatu ziren). Honako bertsolari hauek kantatu zuten:

 Sorgin-Orratzak: Unai Muñoa, Ander Lizarralde eta Iñaki Apalategi
 Mandeuliak: Haritz Etxeberria "Ministro", Jon Martin eta Iñaki Gurrutxaga

 Amaia Agirre aritu zen gai-jartzaile lanetan, eta, kanporaketan bezala, ariketa arruntak eta bereziak tartekatu zituen. Hasieran, kanporaketan bezala, agur bereziak kantatu zituzten bi taldeetk. Sorgin-Orratzak "Txirri, Mirri eta Txiribiton"-en mozorroekin atera ziren, eta publikoarekin jolasean aritu ziren. Txalo zaparrada handia lortu zuten. Mandeulietako kideek final osoan zehar mantendu zuten jolasa hasi zuten. Ministro Iñaki Gurrutxagaz mozorrotu zen, Iñaki Gurrutxaga Jon Martinez eta Jon Martin Ministroz. Hortik aurrera, bestearen paperetik aritu ziren saio osoan zehar.

 "Juana Bixenta Olabe" doinu zailean hasi ziren Ministro eta Unai Muñoa, eta biek ere ondo bete zuten beren lana, agian goia jo ez bazuten ere.

 Ondoren zortziko handian aritu ziren Iñaki Gurrutxaga eta Ander Lizarralde, nahiko sakon. Estazioan zeuden biak. Iñaki Gurrutxagak zetozen trenei begiratzen zien eta Ander Lizarraldek, berriz, zihoazenei. Saio oso ona osatu zuten biek.
 
 Saio on dezente izan ziren finalean. Hala ere, aipagarria da bi taldeek kopletan egin zutena. Antolatzaileek bi galdera egin zizkieten entzuleei. Lehenengoa zen ea zein taldekidek ligatzen zuen gehien. Eta, bigarrena, zein taldekidek pasatzen zuen denbora gehien ispiluaren aurrean. Elkarri adarra jotzen jardun ziren bertsolariak entzuleen gozamenerako.

 Bakarka Iñaki Gurrutxaga eta Ander Lizarralde aritu ziren. Gaia berezia zen: "gaur askatu duzu txoria kaiolatik, loreak zelaian landatu dituzu...". Iñaki Gurrutxagak Jon Martinen parodia eginez kantatu zuen. Serioago aritu zen Ander Lizarralde kartzelatik atera berriaren paperetik, baina biek ere txalo zaparrada handia lortu zuten.

 Umorera itzuli zen saioa berriz Ministro eta Iñaki Apalategi altxa zirenean. Lehenik habaneran aritu ziren, puntu erdika. Ondoren, elkarri ezpainak irakurriz kantatu zuten.

 Dena den, kanporaketan bezala, segidilako ariketarekin jo zuen goia finalak. Jon Martin eta Unai Muñoa aritu ziren entzule artean kantari, eta algarak eragin zituzten.

 Azkenean, publikoak hala erabakita eta alde handiz, Sorgin-Orratzek lortu zuten Beterriko txapela. 




     

Bertso onenak

Lizardi Saria eta Ataungo bertsoak
Lizardi Saria eta Ataungo bertsoak
Bertso onenak bideoan Bertso onenak bideoan

Agenda

2010-09-11, ALKIZA
Bertso-saioa
Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi Gai-jartzailea: Amaia Agirre. Ordua: 22:30

Plazaz plaza