18/02/2010
Seigarren aldiz, Bermeoko bertso-paper lehiaketa antolatu dute Bermeoko Udaleko Euskara sailak, Eleizalde ikastolak, Sagrado Corazon ikastetxeak eta Bermeoko institutuak.
Bi maila bereizi dituzte. 11 eta 14 urte artekoek gutxienez 4 eta gehienez 6 bertso idatzi beharko dituzte. Irabazleak bertsoei lotutako material multimedia jasoko du.
15 eta 18 urte artekoek gutxienez 6 eta gehienez 8 bertso idatzi beharko dituzte. Saria udako bertso egonaldia izango da.
Lanak martxoaren 12rako aurkeztu beharko dira.
Bertso onenak bideoan
2010-09-11, ALKIZA
Bertso-saioa
Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano,
Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi
Gai-jartzailea: Amaia Agirre. Ordua: 22:30
Euskal Herria