Bertsoa.com - Bertso plaza digitala

Albisteak

Ane Labaka gelditu zen bigarren
Jone Uriak irabazi du Abra sariketa

01/03/2010   Larunbatean jokatu zen Abra sariketa, Algortako Villamonte Kultur Etxean. Algortako Bertsolari Eskolak urtero bertsolari gazteei zuzenduta antolatzen duen sariketa da honakoa. Aurtengoan honako bertsolari hauek aritu ziren kantuan:

 Peio Ormazabal
 Amaia Iturriotz
 Saioa Alkaiza
 Ekaitz Samaniego
 Ane Labaka
 Jone Uria

 Azkenean Jone Uriak jantzi zuen txapela, Ane Labakarekin buruz-burukoa jokatu ondoren.

 Miren Loizaga aritu zen gaiak jartzen. Epaile lanak, berriz, Martin Aramendi, Iņaki Aurrekoetxea, Eneko Bidegain eta Asier Ibaibarriagak bete zituzten.

 Bertsoaldirik onenak ikusgai daude Zubertsotan.net web orrian.




     

Bertso onenak

Lizardi Saria eta Ataungo bertsoak
Lizardi Saria eta Ataungo bertsoak
Bertso onenak bideoan Bertso onenak bideoan

Agenda

2010-09-11, ALKIZA
Bertso-saioa
Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi Gai-jartzailea: Amaia Agirre. Ordua: 22:30

Plazaz plaza