Bertsoa.com - Bertso plaza digitala

Albisteak

Martxoan Bertsoa
"Potato" taldea nagusitu da lehenengo kanporaketan

01/03/2010    Larunbatean hasi zen zortzigarrenez Martxoan Bertsoa zikloa. Zumarraga-Urretxuko bertso-eskolak antolatzen du ekimen hau. Hasteko, herriko bertso-txapelketako lehenengo kanporaketa jokatu zuten, Fox tabernan.

 Txapelketa taldeka jokatzen da, eta honela gelditu zen lehenengo kanporaketako sailkapena:

 1.- "Potato" (Asier Otamendi, Rikardo Gonzalez de Durana eta Felipe Zelaieta):                188,5 puntu
 2.- "Non dago Eli" (Antton Fernandez, Uxue Fernandez eta Asier Auzmendi):                     178,85 puntu
 3.- "Haundi-maundi jaleak" (Jorge "Pitu" Andueza, Ander Gabirondo "Kaxero" eta Andoni Jaka):  167,6 puntu

 Ariketa bereziak eta arruntak tartekatu zituzten saioan zehar. Esate baterako, agurrak taldeka kantatu zituzten, instrumentu eta guzti batzuek.

 Larunbateko haizeteek eraginda, argia joan zen tabernan eta kandelen eta linternen argipean aritu behar izan zuten bertsolariek.

 Datorren astean beste bi kanporaketa jokatuko dituzte.

 Informazio gehiago eta saioaren kronika Zubertsotan.net web orrian aurkituko dituzue.




     

Bertso onenak

Lizardi Saria eta Ataungo bertsoak
Lizardi Saria eta Ataungo bertsoak
Bertso onenak bideoan Bertso onenak bideoan

Agenda

2010-09-11, ALKIZA
Bertso-saioa
Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi Gai-jartzailea: Amaia Agirre. Ordua: 22:30

Plazaz plaza