04/03/2010
Atzo abiatu zen BBK sariketaren 18. edizioa. Igorreko Kultur aretoan Arratia eta Busturialdea neurtu ziren, 150 ikusleren aurrean. Honela gelditu ziren puntuazioak:
ARRATIA: 315 puntu
18 urte arte: Malen Amenabar, Beñat Mendia eta Irati Astondoa: 161 puntu
19 eta 24 urte bitarte: Irati Bernaola, Joseba Bilbao eta Illart Gumuzio: 154 puntu
BUSTURIALDEA: 372 puntu
18 urte arte: Nagore Beitia, Maria Gorriño eta Jone Larrinaga: 155 puntu
19 eta 24 urte bitarte: Ander Elortegi, Aitor Beitia eta Amaia Uribe: 217 puntu
Juanjo Respaldiza, Arkaitz Estiballes eta Gorka Intxaurbe aritu ziren epaile lanetan. Gai-jartzen, berriz, Maite Berriozabal jardun zen.
Gauzak honela, Busturialdea sailkatu da finalaurrekoetarako. Martxoaren 16an jokatuko du kanporaketa, Ipar Uribe, iazko irabazlearen aurka.
Honako saio hauek jokatuko dira oraindik:
MARTXOAREN 9a, ASTEARTEA
Durangoko Institutuan, 12etan
Durangaldea-Bilboaldea
MARTXOAREN 10a, ASTEAZKENA
Markinako Lea-Artibai ikastetxean, 11:30etan
Lea Artibai-Enkarterri
FINALAURREKOAK:
MARTXOAREN 16a, ASTEARTEA
Derioko Txorierri Institutuan, goizeko 11:30etan
Ipar Uribe-Busturialdea
MARTXOAREN 17a, ASTEAZKENA
Zallako Kultur Etxean, 10:30etan
Martxoaren 9 eta 10eko irabazleak
FINALA Martxoaren 26an egingo da, Bilboko Kafe Antzokian, iluntzeko 19etan.
Bertso onenak bideoan
2010-09-11, ALKIZA
Bertso-saioa
Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano,
Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi
Gai-jartzailea: Amaia Agirre. Ordua: 22:30
Euskal Herria