Bertsoa.com - Bertso plaza digitala

Albisteak

Iaz Bilbon egin zen |20/11/2013

Bertso derbia Donostian urtarrilean

Iaz Bilbon egin zenaren haritik, aurten Donostian egingo da II. Bertso-derbia. Errealeko eta Athletic-eko hiruna bertsolarik osatutako seikotea arituko da bertsotan Antzoki Zaharrean. Talde bakoitzak bere kanpitaina izango du: Athletic-ekoa Igor Elortza eta Errealekoa Amaia Agirre. Beste lau bertsolariak publikoak boto bidez aukeratuko ditu, kluben web guneetan. Besteak beste, Real Sociedad Fundazioak, Athletic Fundazioaren, Donostia Kulturaren eta Usandizaga B.H.S.-ren laguntzarekin antolatzen da bertso-derbia.

Urtarrileko lehenengo asteburuan Anoetan jokatuko dute Reala eta Athleticek Ligako partida. Hori dela eta, urtarrilaren 3an arratsaldeko 19tan izango da Bertso-derbia.

Antolatzaileen hitzetan, ekitaldi honen asmoa, bi taldeen arteko elkarren lehia eta derbietan sortzen den giro atsegina indartzea da. Bestalde, lotzen gaituen kultura sustatzea eta bertsolaritzan futbolaren gaia bultzatzea bilatzen da, gure zaleek futbola eta kultura ere uztartu  daitezkeela ikus dezaten.

Bertso-derbiaren aurkezpenean ordezkaritza zabala izan zen:  Juan Karlos Izagirre, Donostiako Alkatea,  Joseba Ibarburu, Real Sociedad Fundazioaren ordezkaria, José Angel iribar, Athletic Fundazioaren ordezkaria, Amaia Agirre, Realeko kapitaina, Miren Amuriza, Athleticeko taldearen ordezkaria. Yerai Gascón, edizio honetako kartelaren egilea, Publizitate Grafikoko ikaslea Usandizaga B.H.S.ko ikaslea.

     

Maule-Lextarre

Puntutan. Aitor Mendiluze-Agin Laburu

2013/11/30

Bardoak. Finala. Lesaka 2014-04-12

2014/04/14

Gabiria. Osinalde Saria.

2014/04/12

Azkoitia

2014/03/27

Donibane-Garazi

2014/03/21

Nafarroako Eskolartekoa. Finala

2014/04/04

Amasa-Villabona

2014/03/23

Igorre

2014/03/22

BBK Sariketako finala

2014/03/31

Donostia

2014/03/15

Berriz

2014/03/14

Gernika-Lumo

2014/03/23

Ormaiztegi

2014/03/08

Usurbil

2014/03/06

Zestoa

2014/03/14

Hernani- Ez da kasualitatea

2014/03/07

Zarautz

2014/02/14

Andoain

2014/02/09

Tolosa

2014/01/18

Bertso Eguna

2014/01/25

Bideo guztiak ikusi

© 2014 Bertsoa.com • RSS sindikazioaLege oharraINFOTRESek sortu eta egindako web gunea

Bizkaioko Foru Aldundia

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia