Bertsoa.com - Bertso plaza digitala

Albisteak

Hasi Bertso Eskola
Ezkerraldea bertsotan

04/05/2009   HASI bertso-eskolak ikasleekin topaketak antolatu berri ditu. Portugalete, Muskiz, Santurtzi, Zalla eta Sestaoko 15ko lagun izan dira Artzentalesen asteburupasa, Amalurra ostatuan, elkar ezagutu eta bertsotan egitera. Proiektu oso baten barruan kokatuko egitasmo konkretu bat baino ez da izan, ordea. Gaur egunean, Hasi bertso-eskolan 30 lagun biltzen dira, heldu zein gaztetxo, herri desberdinetan biltzen direnak. Sestaon helduak bitzen dira, 8 lagun, eta Portugaleteko Gazte-Leku ikastolako beste bi talde daude 10 lagunekoak. Muskizen ere beste talde bat biltzen da. Portugaleten eta Muskizen Argiñe Gonzalez dabil irakasle, eta baita baita Hasi bertso-eskolak kudeatzen duen hezkuntza arautuan ere. Hezkuntza arautuan 400 umeri irakasten die bertsolaritza Santurtzi, Ortuella eta Sestaon. Horretaz gain, bertso ekitaldiak antolatzen ditu Hasik. Bizkaiko Eskualdeko txapelketan eskualde gisa parte hartzeaz gain, aurten lehenengoz BBK Sarian ere parte hartu dute Ezkerraldeko umeek. Euskal Herriko bertso-eskola konsagratuak 25garren urturrena ospatu dituzte. Hasi bertso eskola 10 urte beteko ditu datorren urtean

Santutxutik Ezkerraldera

Bilbon bertsolaritzaren kontaktua izan zuten lau lagunek sortu zuten Hasi bertso-eskola. Jokin Castaños, Aingeru Basterretxea, Jon Berrocal eta Gutti. Gehienak Bilbon izan zuen bertsoarekin kontaktua, eta Santutxuko bertso eskolaren harremana ere bai. 2000-garren urtean, Bilbora bueltaka ibili beharrean, erabaki zuten eskualdean bertan bertso eskola sortzea, Sasiburu Euskara Taldeak antolatutako ikastaro baten gerizpean.

30 ekitaldi urtean
Eskualde osoan 30 bertso ekitaldi antolatzen dira urtean. Hasi bertso-eskolak horietako batzuk antolatzen ditu eta bestetan lagundu. Jokin Castaños bertsolariaren esanetan, BEC-eko finala eragina izan du eskualdeko bertsolaritzan, arnasa eman dio. Enkarterriko eskualdea 20 herrik osatzen dute eta bertso ekitaldiak bultzatzeko 20 herri 20 bertso berri ekimena jarri zuten, beste herri ekimenekin elkarlanean eta berriro proiektuari heltzeko asmoa dute.

Zallako bertso eskola, sortu berri

Hasi bertso-eskolak, baditu lagun berriak ere. Duela gutxi, Zallako bertso-eskola sortu da, Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eskutik sortua, eta orain bere kasa funtzionatzen duena. Lauko taldea biltzen da.




     

Zuzenean

  • Lizardi Sariko finala zuzenean
    Zarautz -  2010/09/03, 22:00
  • Manu Goiogana, Jone Uria, Aitzol Barandiaran, Asier Azpiroz, Xumai Murua eta Ane Labaka

Bertso onenak

Bilbo, Amezketa eta Hondarribiko saioak
Bilbo, Amezketa eta Hondarribiko saioak
Bertso onenak bideoan Bertso onenak bideoan

Agenda

  2010-07-18, PASAIA
Trintxerpeko I. bertso jaialdia
Auzoa: Trintxerpe     Lekua: Txosna gunea     Ordua: 18:00     Protagonistak: Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Jexux Mari Irazu, Jon Maia, Unai Agirre, Mantxi Gai-jartzailea: Haritz Casabal

Plazaz plaza