Bertsoa.com - Bertso plaza digitala

Bertso jarriak, ekitaldi bereziak

Gemma Urteaga

BETIKO ZIRUDIENA DESAGERTURIK:

5 urte genitunean
ezagutu genun elkar
oroitzen hasi naiz hainbat
ta hainbat oroitzapen zahar
parkera joaten ginen
ta gozatzen genuen lar
futbolean baloiakin
genbiltzan parkean zehar.
Elkarrekin zenbat aldiz
egin ote dugu negar
elkarri emanaz ahal
genuen adina indar
zu zinen nire lagun min
ta zu zinen nire izar
ta orain berriz diozu
jada ez nauzula behar.



Zur ta lur utzi ninduen
hitz horiek esatean
kuadrila berri bat zuen
ni utzirik apartean
beti hauts zuria sartzen
egoten ziren parkean
eta orain berriz berak
sartu nahi zuen tartean.
Nik jakinarazi nion
zela beretzat kaltean,
une hortan nire kontra
hasi zen kontratakean
era hontan esan nion:
utziko zaitut bakean
baina damutu egingo
zara egunen batean.



Azkenik bilakatu da
zorigaitzaren bezero
hiruzpalau botilekin
ikusten dut egunero
hauts zikin nazkagarriak
ia bihurtu du ero
eskolan ere eduki
ditu hamaika endredo.
Egoera aldatzerik
oraingoz ez dut espero
pasatako une ederrak
oroitzen ditut gauero
nolatan ondo sentitu
egoera hontan gero
zure lagun mina zure
etsai bihurtu ezkero.



Egindakoaz harro ez
zegola zion lehengoan
laguntza eskatu zidan
oso modu oparoan
jada ez dago gustora
hautatu duen giroan
lagun talde horretatik
korrika nahi luke joan
igarotako uneak
oraindik dauzkat gogoan
baina hala ere ez naiz
egongo bere alboan
bere txontxongilo ez naiz
bihurtuko oraingoan
berak nahita sartu baita
otso zaharraren ahoan.



Bere bizitza apurtzen
hasi da eta gazterik
bere lagun nazkanteak
jada ez aduzca uzterik
bere gurasoek ere
edukiko dute penik
ez lukete nahi semen bat
era horretan galtzerik.
Bere buruan pentsatu
ez du egiten besterik
albora utzi ninduen
hori ez daukat ahazterik
nik ez dut nahi errukirik
nik ez dut nahi barkamenik
ez baitago sendagairik
hau sendatuko duenik


“esaten duzu mundua
dagoela zure kontran
kalean omen zaudela
jende askoren ahotan
nola jokatu jada ez
dakizula gaurko hontan
maite dituzun horiek
badauzkazula gogotan.
Gurasoak zure ondoan
izan dituzu askotan
zuri lagundu asmotan
ibiltzen ziren borrokan
euren osasuna ere
momentuz dago kolokan
guztia galdu baitute
zuri lagundu asmotan.”


“ zure lekuan banengo
lotsatu egingo nintzake
nolatan zera kapaza
sortzeko hainbeste kalte
zuri laguntzeko izan
degu nahiko borondate
baina zuk beti egon nahi
zenun mundutik aparte.
Drogaren mundu iluna
bihurtu duzu estalpe
gu denok izorratzeko
jardun zerade jo ta ke
momentuz zure berririk
ez det eduki nahi bat´e
berriz lehen zinen hura
izaten zarenerarte.”

« Itzuli zerrendara

     

Zuzenean

  • Lizardi Sariko finala zuzenean
    Zarautz -  2010/09/03, 22:00
  • Manu Goiogana, Jone Uria, Aitzol Barandiaran, Asier Azpiroz, Xumai Murua eta Ane Labaka

Bertso onenak

Bilbo, Amezketa eta Hondarribiko saioak
Bilbo, Amezketa eta Hondarribiko saioak
Bertso onenak bideoan Bertso onenak bideoan

Agenda

  2010-07-18, PASAIA
Trintxerpeko I. bertso jaialdia
Auzoa: Trintxerpe     Lekua: Txosna gunea     Ordua: 18:00     Protagonistak: Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Jexux Mari Irazu, Jon Maia, Unai Agirre, Mantxi Gai-jartzailea: Haritz Casabal

Plazaz plaza