Maialen Lujanbio da gaurko bertsolaritzaren erreferentzia nagusietako bat. Bai plazaz-plazan sortu duenagatik eta baita txapelketetan egin duen lanagatik ere. Ikuspegia, originaltasuna eta kontundentzia borobiltzen abila, eta bakarkako gaietan ‘istorio’ kontzeptua sartu duena. Ikastolan eta Hernaniko bertso eskolan eman zituen aurreneko pausoak. Eskolartekoan destakatuta, 15-16 urtetatik dabil herriz-herri.
Gipuzkoako Txapelduna da Euskal Herriko txapelketan hirugarren gelditu zen 2005an BEC-en, eta 2001an txapeldunordea izan zen Egañarekin buruz-burukoa jokatuta. Arte Ederrak ikasia da Bilbon eta bertsolaritza du lanbide nagusia. Zutabegintzan eta gidoigintzan ere aritua da. Bertsotarako gaien zabaltasun eta planteamenduei buruzko debatean erdi-erdian egon da Lujanbio. Ornitorrinkus bertso eta musika emanaldi bereziaren sortzaile, Judith Monterorekin batean.
Bertso onenak bideoan
2010-07-18, PASAIA
Trintxerpeko I. bertso jaialdia
Auzoa: Trintxerpe Lekua: Txosna gunea Ordua: 18:00 Protagonistak: Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Jexux Mari Irazu, Jon Maia, Unai Agirre, Mantxi Gai-jartzailea: Haritz Casabal
Euskal Herria