Bertsoa.com - Bertso plaza digitala

Eragileak

Eragilea
Algortako bertso-eskola  (Getxo)

Algortako bertso eskola, ALBE, mende laurdena betetzeko bidean da. Bide horretan, bertso-eskola eredugarri bihurtu da, bere lan metodologia eta antolaketari esker. Herriko bertsogintza, hezkuntzako lana eta aisialdia proiektu bakar batean uztartzen hobekian asmatu duen bertso-eskolatako bat da ALBE. Eremu erdaldunean bertsolaritza zabaltzea lortu du, gaur egunean urtean 25 bertso ekitaldi inguru antolatzen ditu, Getxoko ikastetxeetan 300 ikasletik gora dira bertsolaritza jasotzen dutenak ALBEko irakasleen eskutik. Getxoko Udalarekin elkarlan hitzarmena du. Joseba Santxo eta Trino Azkoitia dira bultzatzaile nagusienak. Gaur egunean belaunaldi gazteek hartu dute erreleboa. Xabi Paya eta Fredi Paya dira bertsolari ezagunenak. Gazteagotan, Arrate Illaro, Jone Uria... eta abar

     

Bertso onenak

Lizardi Saria eta Ataungo bertsoak
Lizardi Saria eta Ataungo bertsoak
Bertso onenak bideoan Bertso onenak bideoan

Agenda

2010-09-11, ALKIZA
Bertso-saioa
Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi Gai-jartzailea: Amaia Agirre. Ordua: 22:30

Plazaz plaza