Bertsoa.com - Bertso plaza digitala

  • Asteburuko agenda |2012/01/27

    Saio ugari izango dira asteburu honetan

    Gaur bertan bi bertso-afari izango dira. Aitor Sarriegik eta Beñat Gaztelumendik kantatuko dute Abadiñoko gaztetxean 21etan. Lezon, berriz, Aitor Mendiluze eta Anjel Mari Peñagarikano ariko dira Sagar-Zulo erretegian ordu berean.
  • Bardoak 2012 |2012/01/27

    Gaur hasiko da Nafarroako taldekako bertso txapelketa berria

    Iluntzeko 22etan izango da saioa, Etxarriko gaztetxean. Bilixkorriko (Eneko Lazkoz, Joseba Beltza eta Alain Iriarte) eta Desterratuak (Julio Soto, Irati Majuelo eta Unai Uberetagoena) ariko dira lehian. Datorren astean aurkeztuko da txapelketa ofizialki.
  • Zumarraga Urretxuko Bertso Eskola |2012/01/26

    Datorren asteartean bukatuko da Bertso Sormenerako Iparragirre Sarira aurkezteko epea

    Hitza oinarritzat hartu eta bestelako arte disziplinekin (musika, antzerkia, pintura...) nahastea da lehiaketaren helburua. 16 urtetik gorako edozein pertsonak hartu dezake parte. Lehiaketaren bidez "espazio bat ireki nahi zaio antzeko lanetan bide berriak zabaltzen dabilen sortzaile orori". Eta, bide batez, bestelako bertsopaper lehiaketetan parte hartzera animatzen ez direnak ere zerbait sortzera bultzatu nahi dira.
  • Bertso-saioa Tolosan |2012/01/26

    Txolarreak abestutako bertsoak

    Leporaino bete zen pasa den larunbatean Tolosako Leidor aretoa. Arrazoiak bi, Txolarre irratia eta bertsoa. Tolosaldeko irratiaren aldeko bertso-saioa egin ohi da urte hasieran eta urteroko arrakasta izan du oraingoan ere. Alex Perurenak ekarri digu saioaren grabazioa.
  • Donostiako Doka antzokian |2012/01/26

    Maialen bakardadean

    Hainbat bertsolarirekin egin dituzte bakarkako bertso-saioak Donostiako Doka antzokian. Abenduaren 23an Maialen Lujanbioren txanda izan zen eta Josu Goikoietxeak jarritako gaiei ederki erantzun zien. Hitzetik Hortzerako lagunak han izan ziren eta hemen dituzue saioaren zati onenak.
  • Bertsoa.com-ek zuzenean emango du |2012/01/25

    Bertso Eguna Elkartearen 25.urteurrenean ardaztua

    Larunbat honetan izango da Bertso Eguna eta aurtengo edizioak Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen hogeitabosgarren urteurrena izango du ardatz. Eguerdian hasiko dira ekitaldiak, arratsaldean jaialdia eta afalondoan ere izango dira bertsoak. Atzo aurkeztu zuten ekitaldia. Aurtengoa Bertso Egunaren 43. edizioa izango da eta 25 zenbakiaren bueltan jolaserako proposamenarekin dator. Jaialdirako 400 sarrera gelditzen dira eta afaritarako dena salduta dago.
  • "Beste larogei urtian" |2012/01/23

    Laburpena ikusgai

  • Arabako Kuadrilla artekoTxapelketa |2012/01/21

    Araban inoiz egin den txapelketa partehartzaileena abiatuko da datorren asteburuan

    Araban inoiz egin den txapelketa partehartzaileena da eta indartsuena abiatuko da datorren asteburuan: bat-batekoan Araba osoko 12 taldek hartuko dute parte (guztira, 146 parte hartzaile), eta idatzizkoan 25 taldek eman dute izena. Bi urteko zikloa jarraitzera dator taldekakoa. Gaur goizean izan da aurkezpena.
  • Beasainen aurkeztu dute |2012/01/20

    'Bertsomovieda' bertsoa eta irudia uztartzen dituen lehiaketa berria

    Bertsomovieda, bertsoa eta irudia uztartzen dituen lehiaketa aurkeztu zuten atzo Beasainen, urteetako bertso paper lehiaketari lekukoa hartu dion proposamena. Aurkezpenean izan ziren Aitor Sarriegi eta Iñaki Apalategi bertsolariak, eta Koldo Agirre eta Aitor Larburu Beasaingo Alkatea eta kultur zinegotzia hurrenez hurren.
  • San Antontxuak Mungian |2012/01/20

    Indabak bertsoen lagun

    Pasa den igandean ospatu zuten San Antontxu Eguna Mungian. Urtero moduan bertso-saioa egin zuten eguerdian eta Hitzetik Hortzerak ekarri dizkigu hango irudiak.
  • Ekaitz Samaniegoren aldeko bertso-saioa |2012/01/18

    Elkartasun bertsoak

    Abenduaren 29an egin zuten Ekaitz Samaniego bertsolari arabarraren aldeko bertso-saioa Gasteizko Jimmy Jazz aretoan. Espainiako Auzitegi Gorenak gazteari ezarritako zortzi urteko espetxe-zigorra salatzeko itxialdia hasi zuten abenduaren 26an eta beste hainbat ekimenen artean egin zuten bertso-saioa. Kantuan aritu ziren Manex Agirre, Iñaki Apalategi, Miren Amuriza, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Sebastian Lizaso eta Ekaitz Samaniego bera. Gai-jartzaile lanak Beñat Goitiak egin zituen. Antolatzaileek egindako grabazioari esker hemen dituzue hango bertsoaldi onenak.
  • "Beste larogei urtian" liburua eta DVDa |2012/01/17

    Mende laurden baten testigantza

    Aurten Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak 25 urte betetzen dituela eta liburua idatzi du Alberto Barandiaranek, urteotan lanean aritu direnak elkarrizketatuta. Liburua osatzeko DVD eta guzti kaleratuko da. Iñaki Muruak azaldu duenez, "umiltasunetik" bada ere Bertsozale Elkartea "harro" dago egindako bideaz.
  • San Anton jaiak |2012/01/16

    Getariako Gpuntua

    Urtero moduan bertso-saioa egin dute Getariako San Anton jaietan. Aurtengoak ordea bazuen berezitasun txiki bat; aurten, Gpuntua bilatzen saiatu dira Getarian ere. Izan ere, Gipuzkako Bertsolari Txapelketan lehen sei postuetan geratu diren bertsolariak aritu baitziren kantuan; eta Gpuntuaren ere bilaketa hortan Josu Goikoetxea izan zuten gidari.
  • Taldekako 'Championa' |2012/01/13

    Taldekako 'Championa' Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nabarren

    Lapurdi, Baxe Nabarre eta Xuberoako bertsolariak Taldekako 'Championa' egiten ari dira, epailerik gabeko liga, duela urte batzuk antolatu zen GR bertso bidea esperientzia gisa hartuta. “Bertso eskola da erreferentzia nagusia eta bertso eskolatik lotu ditugu herriak eta eskualdeak” eta belaunaldiak ere bai. Iparraldean oholtzan ikusi ohi ditugun bertsolariez gain, taldera bildu dituzte, Aitor Sarasua, Jean Loui Arinordoki Laka, Fermin Miura eta Xanti Iparragirre, besteak beste. Irabazlerik gabeko Championa izango da, eta propio ez dute finalik egin. Hala ere, ekimenak bukaera borobila merezi zuela eta amaierako jaialdia egingo dute Larraldean, talde guztiak bertan direla.
  • Azpeitiko Erniarraitz Bertsozale Elkartearen blogean |2012/01/12

    Txapelen omenezko bertso-jaialdiko aukeraketa ikusgai interneten

    Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Beñat Lizaso eta Jokin Uranga aritu ziren kantuan Aritz Etxeberria "Ministroren esanetara". Jendetza elkartu zen Soreasu antzokian. Saioko 20 minutuko aukeraketa bat eskegi dute sarean.
  • Bertso-jaialdia Amurrion |2012/01/12

    Zazpigarren BECtekada

    Urte berriari ongi etorria emanez, zazpigarren aldiz egin dute bertso-saioa Amurrion. Urtero Euskal Herriko Txapelketako zortzi finalistak elkartzen dira, eta aurten Unai Iturriaga, Sustrai Colina, Aitor Sarriegi, Amets Arzallus, Jon Maia, Andoni Egaña, Aitor Mendiluze eta Maialen Lujanbio aritu dira kantuan. Betekada jaso zuen Amurrioko antzokian eta horren lekuko Hitzetik Horterak utzitako irudi hauek.
  • Bertso-afaria |2012/01/12

    Eskuz esku Zumaian

    Anjel Mari Peñagarikano eta Iker Zubeldia aritu ziren bertso-kantuan pasa den larunbatean Zumaiako Beheko-plaza jatetxean. Giro ederra izan zuten afalostean eta nahikoa barre-algara eragin zuten bertsolariek han elkartu zirenen artean. Hitzetik Hortzerako lan-taldea ere han izan zen eta hona hemen hango bertsoaldi onenak.
  • Urtarrilaren 28an ospatuko da |2012/01/10

    Bertso Egunerako sarrerak salgai daude

    Aurten Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen 25. urteurrena izango da, eta horixe izango da Bertso Eguneko ardatz. Eguerdian Donostiako Alde Zaharrean kalez kale ibiliko dira bertsolariak, ondoren ekitaldia egingo da arratsaldeko 18etan Kursaaleko Areto Nagusian eta iluntzeko 21etatik aurrera afaria eta festa izango dira Kursaaleko NiNeu Jatetxean. Ekitaldirako sarrerak edonork erosi ditzake lehen egunetik. Afaritarako sarrerak, berriz, Bertsozale Elkarteko bazkideek bakarrik izango dituzte eskuragarri hilaren 16ra arte. Egun horretatik hilaren 27ra arte edonork erosi ahal izango ditu afaritarako sarrerak.
  • Elorsoro goraino bete zen |2012/01/09

    Topo eta topa egin zuten Oiartzunen

    "Elkartasunez topo" egiteko zihoen kartelak. Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Igor Elortza, Jon Maia, Alaia Martin, Xabier Silveira eta Aitor Sarriegi aritu ziren kantuan, Unai Elizasuk gidatuta. Giroan nabaritzen zen bezperan Bilbon gertatutakoa.
  • Gabonetako jaialdiak |2012/01/05

    Bertso-saioa Galdakaon

    Bertso-jaialdi asko egiten dira urte aldaketako opor egun hauetan, eta horietako bat da Galdakaokoa. Abenduaren 23an egin zuten bertso-saioa Unai Iturriaga, Jone Uria, Jon Maia, Andoni Egaña, Julio Soto eta Beñat Ugartetxearekin. Iratxe Ibarra aritu zen gai-jartzaile lanetan. Hitzetik Hortzerako lan-taldea han izan zen eta haiei esker hemen dituzue ikusgai Galdakaoko bertsoaldi onenak.
  • Bertso-jaialdia Arrasaten |2012/01/04

    Santamasetan bertsotan

    Santamas egunean urtero egiten dute bertso-saioa Arrasaten. Amaia Agirre, Andere Arriolabengoa, Alaia Martin, Miren Amuriza eta Oihane Enbeita aritu ziren kantuan eta Maite Berriozabal gai-jartzaile lanetan. Hitzetik Hortzerako lan-taldeak ekarri dizkigu hango irudiak.

Zuzenean

  • Bertso Eguneko jaialdi nagusia zuzenean Bertsoa.com-en
    Donostia -  2012/01/28, 18:00

Tolosa

Konpañeroak. Maia eta Arzallus

2012/01/21

Bideo guztiak ikusi

© 2012 Bertsoa.com • RSS sindikazioaLege oharraINFOTRESek sortu eta egindako web gunea

Bizkaioko Foru Aldundia

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia